Ezkien gaineko dokumentazio guztia eskatu diote Artiako Lagunek udalari
Atzo Artiako ezkien inguruan Irungo Udalak kaleratutako oharrari erantzun berri diote Artiako Lagunak taldeko kideek.
Atzo Artiako ezkien inguruan Irungo Udalak kaleratutako oharrari erantzun berri diote Artiako Lagunek. «Artiako ezkiak mozteko plana ezagutu genuenetik, gaiari buruzko dokumentazio guztia eskuratu nahi izan dugu edozein bilera baino lehen, datu guztiak izateko eta egoeraren balorazioa egin ahal izateko», esan dute hedabideei bidalitako oharrean. Orain arte jaso ez duten dokumentazio hori eskatu diote beste behin udalari, ondorengo dokumentuak zehazki:
- Irungo zuhaiztiak mantentzeko kontratuaren baldintza teknikoen agiriaren I. eranskina.
- Arriskutzat katalogatutako zuhaiztiaren azterketaren ondorioz egindako txostena plegu horretako 3.4 atalean xedatutakoaren arabera egina.
- Zuhaztietako Kudeaketa Plan Integratua.
Taldeko kideek gaur bertan zehaztutako dokumentazio hori eskuratzeko asmoz Kostorbe eraikinean aurkeztu dira, goizean. Informazio guzti hori jasotzerakoan, udalari orain eta etorkizunean lerrokadura osoa defendatzeko konpromisoa eskatuko diote. Gainera, azken txostenean proposatutako epe motzeko zein luzeko lerrokaduraren mantentze lanak egitea eta galdutako aleak berriro jartzea exijituko diote Artiako Lagunak taldeko kideek.