Hainbat hautesleku aldatu dituzte, segurtasun neurriak bermatzeko
Eliza kaleko bulegoak, HAZ, Ametsa Abesbatza, Deskarga kaleko udal lokala eta Artia-Azken Portuko bizilagunen elkartea izango dira igandean erabili ezingo direnak.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, igandeko (hilak 12) hauteskundeei begira, zenbait hautesleku lekuz aldatzea erabaki dute. «Botoa emateko leku batzuk desagertu egingo dira eta pertsonen arteko distantzia handiagoa ahalbidetzen duten beste leku zabalagoak antolatuko dira», diote udaleko iturriek.
Honakoak dira igandean erabili ezingo diren hauteslekuak: Eliza kaleko bulegoak, HAZ, Ametsa Abesbatza, Deskarga kaleko udal lokala eta Artia-Azken Portuko bizilagunen elkartea. Horien ordez, ondorengo hauek erabili beharko dituzte irundarrek, kokapenaren arabera:
- CBAk HAZ bulegoa ordezkatuko du.
- Uranzuk Irun 2020 eta Ametsa Abesbatzaren lokalak ordezkatuko ditu.
- Azken Portu kiroldegiak Artia-Azken Portu Auzo Elkartea ordezkatuko du.
- Uztarri-Ona Auzo elkarteak Urdanibia auzoko etaAnakako Lekuona Misiolaria kaleko ikastola zaharra ordezkatuko ditu.
- Anaka Puianako Auzo elkarteak Anakako Lekuona Misiolaria kaleko ikastola zahrra ordezkatu du.
- Oiasso Museoak Luis Mariano gizarte egoitzeko hauteskunde mahaiak ordezkatuko ditu.
- Amaia KZk Luis Maria egoitza ordezkatuko du.
- Lesaka kaleko Erromes Aterpetxeak Lesaka 2ko El Rancho ezizena duen ikastetxekoa ordezkatuko du.
- Lapize auzo elkarteak Deskarga 17 kaleko lokala ordezkatuko du.
Irunen, igandean, 25 hautesleku eta 75 hauteskunde mahai egongo dira. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogoratu dute udaletik, eta sarreran eskuak garbitzea ere beharrezkoa izango da. Distantzia ere mantendu beharko da.