Errepideetako zuloak konpontzen hasi da udala

Herritarrek bidalitako eskaera eta kexei erantzuteko ekin diete lanei. Guztira, 121.000 euroko aurrekontua du udalak.

Meakan dagoeneko zenbait lan egin dituzte.

Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, hiriko errepideetan aurki daitezkeen zuloak konpontzen ari dira. Herritarrek bidalitako eskaera eta kexei erantzuteko ekin diete lanei. Guztira, 121.000 euroko aurrekontua du udalak.

Ondorengoak dira dagoeneko amaitu dituzten obrak: Gabiria eta Bidaurre-Ureder industria guneetan, Zaisa III-n, Blaian eta Ibarla-Meaka errepideetan, Dario de Regoyosen, Berroetan eta Nafarroa etorbidean. Eta datozen egun eta asteetan, Vega de Eguzkitza, Francisco de Gainza, Perujaran, Gipuzkoa etorbidea, Serapio Mujika, Elizatxo etorbidea, Geltoki, Javier Esteban Indart, Jaizkibel, Auzolan eta Araba kaleetan zein Jaitzubide hiribidean egingo dituzte konpontze lanak. Bi astetan amaitzea aurreikusi du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.