Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako eta Azpiegituretako sailburuak, 'normaltasun berrian' koronabirusa kontrolpean mantentzeko neurrien xehetasunak eman ditu gaur.
Aurtengo onuradunek ere 9.000 euro jasoko dituzte ikerketa lana egiteko. Antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia edo botanika bezalako esparru bat aukeratu beharko dute lanerako.
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak Oztoporik Gabeko Bainua programa bertan behera utzi ondoren, Gurutze Gorriarekin elkarlanean eskainiko du zerbitzua udalak.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak luzatutako deialdiaren barruan, auto karabana egin zuten Hondarribian biharko mobilizazioen aurrekari gisa.
Joan den larunbatean izan zen erasoa; Lazkaoko taberna batean hainbat neskek «jazarpena» jasan zuten, «hitzezko abusuak eta begirada lizunak».
Ia lau hilabeteko etenaldiaren ostean berriro ateak zabalduko ditu Haziak. 19:00etan zabalduko dute.