Arrokako biribilgunea guztiz zabaldu dute berriro
Baserritar etorbideko sarbidea guztiz ahalbidetu dute berriz ere. Uholdeak prebenitzeko lanak medio hainbat hilabetez itxita egon da.
Arrokako biribilgunetik Baserritar etorbidera sarbidea ahalbidetu dute berriz ere. Martxoan zabaldu zuten Arrokako biribilgunea, nahiz eta Baserritar etorbidera sartzeko debekua mantendu zuten. Hortaz, hemendik aurrera Higer bidetik eta Ramon Iribarren pasealekutik doazenek ez dute Donostia kalea zeharkatu beharko Baserritar etorbidera jotzeko.
Txingudiko Zerbitzuak-ek eta Uraren Euskal Agentziak (URA) uholdeak prebenitzeko proiektuaren barruan kokatuta daude lanak.