Joera mantentzen da: positibo berririk ez Bidasoan
Osasun Sailak zabaldutako azken datu ofizialen arabera, hamalaugarren egunez jarraian ez da kutsatu berririk izan Bidasoan.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 26) 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. PCR testen emaitzak eman ditu. Horren arabera, 14. egunez ez da positiborik Bidasoan PCR bidez egindako probetan.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 26eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrenak. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Irun: 232 (=)
- Hondarribia: 41 (=)
Hemen sartuta, Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.