Jose Antonio Santano alkateak eta alderdi guztietako ordezkariek boluntarioekin batera larrialdi egoerari emandako erantzunaren gaineko balorazioa egin dute gaur.
Larrialdi egoeragatik itxi behar izan zituzten eraikin askok datorren astean zabalduko dituzte berriro ateak. CBA, Oiasso museoa, Menchu Gal aretoa eta Amaia KZ dira horren adibide.
Ekainaren 6an (astelehena da) estreinatuko dute 'Exacticamente Diversa' obra. Youtube sare sozialeko kanalean zuzenean ikusteko aukera izango da.
Gehienez 25 lagun bertaratu ahal izango dira kanposantuko ehorzketetan.
Larrialdi egoeragatik itxi behar izan zituzten zenbait instalazio zabaldu dituzte berriro, baina oraingoan soilik bertan entrenatu eta jokatzen duten klubeko kirolariek ahalko dituzte erabili.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak mobilizatzera deitu ditu irundarrak. 19:30ean elkartuko dira.
Musika, argazkilaritza tailerra, dantza, ipuin kontaketak eta beste hamaika ekitaldik osatzen dute datorren hilabeteko kultur agenda birtuala.
Osasun Sailak zabaldutako azken datu ofizialen arabera, hamalaugarren egunez jarraian ez da kutsatu berririk izan Bidasoan.