Hiriko zenbait kirol gune zabaldu ditu udalak, egungo egoerari egokituta
Larrialdi egoeragatik itxi behar izan zituzten zenbait instalazio zabaldu dituzte berriro, baina oraingoan soilik bertan entrenatu eta jokatzen duten klubeko kirolariek ahalko dituzte erabili.
Hiriko kirol guneak pixkanaka normaltasunera itzultzen hasi dira. Izan ere, Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, larrialdi egoeragatik itxi behar izan zituzten zenbait instalazio erabilgarri izango dira berriro, egungo egoerak exijitzen dituen segurtasun neurri guztiak hartuta noski. Udaleko iturriek zehaztu dutenez, pixkanaka instalazio guztiak irekitzen joateko asmoa dute, egoerak baimentzen duen neurrian. Halere, dagoeneko zenbait instalaziok ateak zabaldu dituzte. Ondorengoak dira jada erabilgarri daudenak:
- Plaiaundiko atletismo pista: soilik BATeko kirolarientzat irekiko dute.
- Piraguismo eta arraun pabiloia: Santiagotarrak elkarteko kirolarientzako soilik.
- Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroa: soilik Leka Enea Mahai Tenis Klubeko jokalariek ahalko dute erabili.
- Uranzu pilotalekua eta Artiako trinketea: soilik eskupilota eta halterofilia klubeko kirolariek ahalko dute erabili.
- San Martzialeko tiro zelaia: datorren astetik aurrera ohiko erabiltzaileek ahalko dute erabili.