Gaur ere San Juan plazan elkarretaratuko dira, Patxi Ruizen egoera salatzeko
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak mobilizatzera deitu ditu irundarrak. 19:30ean elkartuko dira.
San Juan plazan elkarretaratuko dira. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak beste mobilizazio bat iragarri du gaurko. Patxi Ruiz euskal presoarekin elkartasunez bilduko dira irundarrak San Juan plazan, 19:30ean. Gaurkoa hemezortzigarren gose greba eguna du Ruizek; lehenengo hamabi egunetan egarri greba ere egin du nafarrak.

