Ezezagunok antzerki talde irundarrak online bidez estreinatuko du azken lana
Ekainaren 6an (astelehena da) estreinatuko dute 'Exacticamente Diversa' obra. Youtube sare sozialeko kanalean zuzenean ikusteko aukera izango da.
Datorren ekainaren 6an (astelehena da) etxeko sofatik antzerki berezi batez gozatzeko aukera izango dute irundarrek, Ezezagunok antzerki talde irundarrak azken lana taularatuko baitu, online bidez. Dibertsitate eta bestelakotasun funtzionala duten aktorez osatutako taldeak azken hilabeteotan ikuskizun berri bat sortzeko tartea atera du, dena prest dute estreinaldirako. Hala, Exacticamente Diversa lana eskainiko dute, 19:45etik aurrera. Esteka honetan zuzenean ikusteko aukera izango da.