Ekaineko kultur agenda birtualaren berri eman du udalak
Musika, argazkilaritza tailerra, dantza, ipuin kontaketak eta beste hamaika ekitaldik osatzen dute datorren hilabeteko kultur agenda birtuala.
Hondarribiko Udalak ekaineko kultur agenda birtualaren berri eman du gaur. Horrez gain, asteburuko ekitaldiak zeintzuk diren gogoratu du. Udalaren webgunean eta sare sozialetan jarrai daitezke kultur ekitaldiak, 18:30ean, baina horrez gain, Kultur departamentuaren Hondarribia Kultura izenpeko Youtube kanalean sei egunez ikusgai ere daude.
- Hilak 29: Farrandula antzerki taldearen El fin del confinamiento izenpeko emanaldia.
- Hilak 30: Lupe Lekuonaren Ba al dago lekurik niretzat? ipuin kontaketa.
- Hilak 31: Ilea apaintzeko alanbre eta azazkal esmaltearekin apaingarriak egiteko tailerra Axalian-en eskutik.
- Ekainak 5: John Mencis Band eta Hondarribiko Hiria Musika Banda kontzertua.
- Ekainak 6: Maite Frankoren ipuin kontaketa.
- Ekainak 7: Mugikorrarekin argazkiak egiteko bideotutoriala Julian Lazkanotegiren eskutik.
- Ekainak 12: Marmoka taldearen emanaldia.
- Ekainak 13: Lupe Lekuonaren ipuin kontaketa.
- Ekainak 14: Itziar Mendizabal eta Iker Karreraren dantza emanaldia.
- Ekainak 19: Urtzi betirako musika emanaldia Mikel Garikoitzen eskutik.
- Ekainak 20: Maite Frankoren ipuin kontaketa.
- Ekainak 24: Estitxu Ortolaizen 2019ko jaietako argazki erakusketa.