Blaia hilerria, zabalik berriro
Gehienez 25 lagun bertaratu ahal izango dira kanposantuko ehorzketetan.
Atzotik (hilak 27), Irungo Blaia hilerria zabalik dago berriro. Larrialdi egoerak iraun bitartean itxi behar izan duten arren, udalak baimena eman du bertan ohiko ehorzketak berreskuratzeko. Gehienez 25 lagun bertaratu ahal izango dira kanposantuko ehorzketetan. Ordutegia aldiz, ondorengoa izango da: astelehenetik larunbatera 15:00etatik 20:00etara eta igande eta jai egunetan 8:00etatik 20:00etara. Bulegoa ere zabalik egongo dela jakinarazi du udalak, baina aldez aurretik hitzordua hartu beharko da (943 63 48 08 telefono zenbakian).