«Zaurgarrienak babesteko» mozio bat aurkeztu du Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak
Zaurgarrienak eta etxetik gabeko herritarrak babesteko proposamen ugari bildu dituzte. Ostiraleko (hilak 29) osoko bilkuran eztabaidatuko dituzte.
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeak beste mozio bat aurkeztu berri du Irungo Udalean, astebetean egindako bigarrena. Honetan, zaurgarrienak eta etxetik gabeko herritarrak babesteko proposamen ugari bildu dituzte. «Alarma egoeraren ostean beharrezkoa da etxerik gabeko pertsonei ostatu dispositibo bat eskaintzea. Horri aurre egiteko erakunde guztien arteko elkarlana funtsezkoa da, eta udal guztiei arazoa konpondu dezaten lanean hastea eskatzen diegu». Mozioa datorren ostiraleko (hilak 29) osoko bilkuran eztabaidatuko dute.
Aurkeztutako mozioan, ondorengo eskaerak egin dizkiote udal gobernuari:
- Lurraldeko beste udalekin eta aldundiarekin elkarlan koordinatu batean aritzea. Bizitegi bazterketaren errealitatea ezagutzeko datu eta ikerketa sakonak eskatu dituzte, egoera berriari neurri egokiekin aurre egin ahal izateko.
- Etxerik Gabeko Pertsonen Euskal Estrategiaren egokitzapena bultzatzea, osasun krisiak eragindako prebentzio eta arreta erronken aurrean. Helburua, bizitegien bazterketa kasuei erantzun koordinatu bat ematea da.
- Etxebizitza eta alarma egoera ondoren bertan bizi direnen arretari jarraipena ematea . Horretarako, beharrezkoak diren plaza eta etxebizitza baliabideak mantentzea beharrezkotzat jo dute taldekoek.
- Etxebizitza errekurtso berriak martxan jartzea, alarma egoerak iraun bitartean dispositiboetan ostaturatu direnentzako.
- Emakumeen beharrei egokitutako zerbitzu eta prozedurak berriak diseinatzea, indarkeria matxistaren biktimei babesa emateko. Horri lotuta, etxerik gabeko emakumeei begirako berezko zerbitzu bat sortu nahi dute.
- Arreta zerbitzuentzako prozedura berri bat diseinatzea, deseskalatzeari eta etorkizunari aurre egiteko segurtasun eta osasun neurri guztiak kontuan hartuko dituena.