Datu itxaropentsuak berriz ere Bidasoan: hamar egun COVID-19 positiborik gabe
Datu itxaropentsuak berriz ere Bidasoan: hamar egun COVID-19 positiborik gabe. Osasun Sailak gaur eman ditu atzoko 00:00ak arteko datuak.
Osasun Sailak gaur eman du atzoko (maiatzak 23) 00:00ak arte koronabirusagatik gaixotutakoen berri ematen duen txostena. Eta berri onekin dator berriz ere txosten hori: hilaren 22tik 23ra ez da infektatu berririk izan Bidasoan. Zorionak! Jada hamar egun jarraian dira positibo berririk ez dagoela ez Hondarribian ezta Irunen ere.
Hala, datu metatuak krisia hasi zenetik, hauek: Irunen 227 pertsona infektatu dira, eta Hondarribian 41. Horiek kasu metatuak dira; litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 22ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
Irun: 227 (=)
Hondarribia: 41 (=)