COVID-19 positiborik gabeko bederatzigarren eguna iritsi da Bidasora
COVID-19 positiborik gabeko bederatzigarren eguna iritsi da Bidasora. Osasun Sailaren datuen arabera, positibo berririk ez hilaren 21etik 22ra.
Osasun Sailak gaur eman du atzoko (maiatzak 22) 00:00ak arte koronabirusagatik gaixotutakoen berri ematen duen txostena. Bidasoarren esfortzu kolektiboa emaitza ematen ari da, horren erakusle delarik azken bederatzi egunetan ez dela koronabirusagatik positibo berririk izan. Ostegunetik ostiralera ere ez, beraz.
Hala, datu metatuak krisia hasi zenetik, hauek: Irunen 227 pertsona infektatu dira, eta Hondarribian 41. Horiek kasu metatuak dira; litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 21eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
- Irun: 227 (=)
- Hondarribia: 41 (=)

