Uztailera atzeratu du Vueling-ek itzulera
Ekaina erdialderako aurreikusi zuen konpainiak Hondarribiko hegaldi komertzialei berriz ere heltzeko aukera, baina laugarrenez atzeratu du itzulera data.
Vueling konpainiak data berri bat ezarri du Hondarribiko aireportura itzultzeko: Uztailak 1. Laugarrenez atzertu du aire konpainiak itzulera, eta oraingoan, Iberia taldeko Air Nostrumek emandako datan itzultzea aurreikusi du konpainiak.
Larrialdi egoera ezartzearekin batera hegaldi komertzial guztiak eten zituzten Vueling eta Air Nostrum konpainiek. Hondarribiko aireportuan lan egiten duten konpainia bakarrak dira, lehenak Bartzelonarekin konexioa eskaintzen du, bigarrenak aldiz, Madrilekin.