Patxi Ruiz euskal presoari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan
Euskal preso nafarrak astelehenean gose eta egarri greba abiatu zuen, Murtzia II. espetxeko zuzendaritzak egindako mehatxuak salatzeko.
20:30ean bilduko dira San Juan plazan. Patxi Ruiz euskal presoari elkartasuna eta babesa adieraziko diete larunbatean (hilak16) irundarrek. Izan ere, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, San Juan plazan, 20:30ean.
BERRIAren arabera, euskal preso nafarrak astelehenean greba eta egarri greba abiatu zuen, Murtzia II. espetxeko zuzendaritzak egindako mehatxuak salatzeko asmoz. Gaurkoa laugarren gose eta egarri eguna izan du.

