Etxeko balkoitik ospatuko dituzte asteburuko Katea-Landetxa auzoko jaiak
Ostiralean festak eztanda egingo du auzoan. Halere, larrialdi egoerak behartua, ekitaldi gehienak moldatu behar izan dituzte, osasun neurriak bete daitezen.
Sanmartzialekin egingo duten bezalaxe, Katea-Landetxako auzotarrek ere ez dituzte aurtengo jaiak bertan behera utzi nahi izan. Beraz, datorren asteburuan festa helduko da auzora (hilaren 15etik 17ra), baina ezohiko moduan. «Bizi dugun errealitateari egokituta» egitea erabaki dute auzotarrek, egitarau osoa moldatu dute, osasun neurri guztiak bermatu daitezen.
«Beste urte batez maiatza heldu da, eta bizi dugun egoera berezia honetan ere, ez dugu auzoko jaiak ospatzeari utzi nahi; izan ere, guretzat garrantzitsuak dira eta asko batzen gaituzte. Aurten ere, zure eskutan duzu festa-programa, eta egia da desberdina dela, askoz laburragoa dela, eta urtez urte hainbeste gozatu dugun jarduera horietako asko falta direla», diote auzo elkarteko kideek.
Ondorengoa da, datorren astebururako antolatutako egitarau osoa:
Maiatzaren 11tik 14ra:
- Balkoiak apaintzeko deialdia egin dute eta auzoko elkartearekin elkarbanatzeko deia egin dute (helbide honen bitartez).
- Danborrada entseatzeko musika eta bideo batzuk eta danborrak eraikitzeko eredu bat eskainiko dute astean zehar.
- Haurren kartel eta ekintza proposamenak jasoko dituzte astean zehar, helbide honetan.
- Auzoko elkarteko erraldoiak margotzeko deia egin dute. Egindako lanak estankoan edo Aldi-Ugari dendara eraman beharko dituzte.
Maiatzak 15 (ostirala):
- 17:15-17:30: Pregoia eta txupinazo koloretsua Erroiarri kaletik. Jaien hasiera balkoitik ospatzeko deia egi dute.
- 17:30: Haur eta gazteentzako txokolatada merienda balkoian.
- 19:00: Pintxo pote eta brindisa balkoietan. «Atera zaitez balkoira patata batzuekin, lagun ezazu nahi duzunarekin eta txoznaz gogoratu zaitez».
- 20:00: Txalo zaparrada pandemiatik babestu eta itxialdia eramangarria egiten duten guztiei esker onez.
- Ordutegirik zehaztu gabe: kuadrillen afari berezia egingo dute. Asteburuan zehar photocall bat jarriko dute AEko paretan. Bertan ateratako argazkiak bidaltzea eskatu dute.
- 23:00: Kandelak/linternak piztu balkoietan
Maiatzak 16 (larunbata):
- 9:00-9:10: Irungo txistularien diana.
- 10:00: Elmer elefante koloretsuaren ipuinari buruzko bideo bat ikusi eta horren gaineko eskulan bat egin behako dute auzoko txikienek. Bertan, animo esaldi bana jarri beharko dute.
- 13:00: Patata tortilla dastaketa, balkoitik.
- Asteburuan zehar bildutako marrazki eta irudiekin mosaiko erraldoia osatuko dute pilotalekuan.
- 12:00: Zunba klase telematikoa, Ainhoa Esnaolaren eskutik.
- 17:30: Danborrada balkoietan. Txuri-gorriz janzteko deia egin dute.
- 18:30-19:30: Bingoa balkoietan.
- 19:30: Txaranga.
- 20:00: Txalo zaparrada pandemiatik babestu eta itxialdia eramangarriagoa egiten dutenei esker onez.
- 21:30-22:30:Balkoiko berbena birtula, Son&Djs, Sergio eta Aitor DJ-ren eskutik, zuzenean Porcelanas Bidasoa auzogunetik.
- 23:00: Kandela eta argiak piztuko dituzte balkoietan, hildakoak gogoratzeko.
Maiatzak 17 (igandea):
- 9:00: Segurako Diana.
- 10:00: Yoga saio telematikoa, Ainhoa Esnaola Toribiorekin.
- 12:00: Gomazko erraldoien bilketa (astean zehar jasotako bideoekin ikus-entzunezko bat osatuko dute, orduan proiektatuko dute).
- 12:30-13:30: Irungo Musika Bandaren kontzertu telematikoa.
- 14:00: Familiarteko bazkari herrikoia, bakoitza bere etxean.
- 17:00: Master Chef lehiaketa balkoitik. «Barruan duzun Argiñano atera ezazu eta presta ezazu merienda dibertigarri bezain osasuntsua fruta oinarrioz osagarria izanik. Atera argazki bat eta bidali sare sozialetara».
- 20:00: Txalo zaparrada.
- 20:15: Jaien amaierako agurra, jai batzordearen eskutik.
Antolatutako ekitaldietarako, Whatsapp, Facebook, Instagram eta Youtube sare sozialak baliatuko dituzte, informazio guztia helarazteko. Ekitaldietako batzuk gainera, horiek baliatuta egin beharko dira.
Era berean, bafleak baliatuko dituzte festa auzoko txoko guztietara heldu dadin. Amaitzeko, eskuak garbitzeko, bi metro distantzia mantentzeko eta erantzukizun jokatzeko eskaera egin diete auzotarrei.