Koronabuirusagatik lau positibo berri, guztiak Irunen
Azken datuen arabera eta COVID-19agatik gaixotutakoak zenbatzen hasi zirenetik, Bidasoan koronabirusak 265 herritarri eragin die. HITZA-k ez du jakiterik izan kopuru horretatik zenbatek gainditu duten dagoeneko gaixotasuna, edo jaso duten senda-agiria.
Lau kutsatu berri izan dira Bidasoan, atzoko 20:00ak arte bildutako datuen arabera. Horietatik laurak Irunen antzeman dituzte.
Azken datuen arabera eta COVID-19agatik gaixotutakoak zenbatzen hasi zirenetik, Bidasoan koronabirusak 265 herritarri eragin die. HITZA-k ez du jakiterik izan kopuru horretatik zenbatek gainditu duten dagoeneko gaixotasuna, edo jaso duten senda-agiria.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 8ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da.
- Irun: 224 (+4)
- Hondarribia: 41 (=)
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.

