Koronabirusagatik sei positibo berri Bidasoan
Sei kasu horietatik lau Irunen antzeman dituzte; bi, hondarribian.
Sei kutsatu berri izan dira Bidasoan, atzoko 20:00ak arte bildutako datuen arabera. Horietatik lau Irunen antzeman dituzte, eta beste biak Hondarribian.
Azken datuen arabera eta COVID-19agatik gaixotutakoak zenbatzen hasi zirenetik, Bidasoan koronabirusak 261 herritarri eragin die. HITZA-k ez du jakiterik izan kopuru horretatik zenbatek gainditu duten dagoeneko gaixotasuna, edo jaso duten senda-agiria.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 7ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da.
- Irun: 220 (+4)
- Hondarribia: 41 (+2)
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.