Koronabirusagatik positibo berri bat Bidasoan
Azken lau egunetan izan den kutsaturik gabeko joera aldatu da, izan ere, kutsatu berri bat izan da BIdasoan, Irunen zehazki.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 6) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, azken lau egunetan izan den kutsaturik gabeko joera aldatu da, izan ere, kutsatu berri bat izan da BIdasoan, Irunen zehazki. Hondarribian, bere horretan mantentzen dira datuak, bosgarren egunez beraz, azken horretan ez da kutsatu berririk izan.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, maiatzaren 5eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Irun: 216 (+1)
- Hondarribia: 38 (=)
Bidasoko Ospitalean, bestalde, bost dira koronabirusagatik ingresatuta dauden herritarrak, denak gela arruntetan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.