Koronabirusagatik infektatuak nabarmen gora Hondarribian
Koronabirusagatik infektatuak nabarmen gora Hondarribian, bost gehiago izan dira azken orduetan, Apirilaren 13tik 25era bildu ziren kasu berrien adina.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 26) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 25etik 26ra Hondarribian bost kasu gehiago izan dira, eta Irunen bakarra. Datuak: Hondarribian, apirilaren 13tik 19rako astean 3 kasu berri izan ziren; apirilaren 20tik 25era, beste bi. Hau da: hilaren 26an, azken bi aste horietan adina kasu zenbatu dira herrian.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 25eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 206 (+1)
- Hondarribia: 36 (+5)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zazpi eri daude COVID-19 birusarekin, denak gela arruntetan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.