Merkataritza, ostalaritza, turismoa eta zerbitzu enpresak egongo dira ordezkatuak bileran, baita Bidasoa Bizirik-eko teknikariak ere.
Lanean ari direnean segurtasun neurriak errespetatzea zaila dela argudiatuta hartu du erabakia Jaurlaritzak. Momentuz ez dute kasu positiborik zenbatu.
Ostegunetan zinema arkeologikoa etxean Oiasso Erromatar Museoaren ekimenez, FICABen eman dituzten lanak helaraziko dituzte Youtube bidez.
EH4 lehiaketan eta Eskolarteko II. Open Txapelketan parte hartu dute Marlaxkako kideek asteburuan online antolatutako norgehiagokan.
Larrialdi egoera medio erabaki zuen Osasun Sailak hil honen hasieran presazko arreta zerbitzu pediatrikoa Donostia ospitalera lekualdatzea.
Jaitzubiako paduretan ustez ikusitako Gabongo sugegorriari eta 'fake news' fenomenoari eskainita dago kanta.
Zer egiten ari zara egun hauetan? Partekatu zure bizipenak gurekin.
Koronabirusagatik infektatuak nabarmen gora Hondarribian, bost gehiago izan dira azken orduetan, Apirilaren 13tik 25era bildu ziren kasu berrien adina.