Bidasoan, 33 koronabirus kasu konfirmatu (martxoak 21, 20:00)
Irunen bederatzi kasu berri konfirmatu dira, Hondarribian aldiz, kopuru berbera mantendu da.
Osasun Sailaren azken datuen arabera, Bidasoko koronabirus kasuek gora egin dute ostiraletik. Atzoko (hilak 21) 20:00etan jasotako datuei erreparatuta, Irunen kasu berri gehiago izan dira, bederatzi zehazki. Hondarribian kopuru berbera mantendu da, hiru. Guztira, 33 kasu konfirmatu dituzte eskualdean. Honakoak dira Bidasoan konfirmatutakoak (parentesian hilaren 20ko datuekin alderatuta):
- Irun: 30 (+9).
- Hondarribia: 3.
Osasun sailaren txosten osoa, beheko estekan: