Bidasoan, 24 koronabirus kasu konfirmatu (martxoak 20, 20:00)
Ostegunetik ostiralera, koronabirus kasu konfirmatuen kopurua sei pertsonatan hazi da, denak Irungo kasuak.
Osasun Sailak herriz herri koronabirus kasuen berri emateko txostena publiko egiteari ekin dio. Gaur, atzoko (martxoak 20) 20:00etan jasota zituen datuen berri eman du.
Horren arabera, honakoak dira Bidasoan konfirmatutako kasuak (parentesi artean, hilaren 19ko datuekiko aldea).
- Irun: 21 (+6)
- Hondarribia: 3 (+2).
Bidasoko Ospitalean, koronabirusagatik ingresatutako lau pertsona daude. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste sei kasu gehiago baieztatu ditu Hondarribiko Uliazpi zentroan.
Osasun Sailaren txosten osoa ikusi nahi baduzue, klikatu beheko estekan: