Aurten ere milaka eta milaka emakumek eskualdea gelditu dute. Manifestazio erraldoia osatu dute Santiago zubitik Hondarribira.
Egin dute Martxoaren 8ko Bidasoko martxa. Hondarribira iritsitakoan, emakumeek alardean parte hartzeko duten eskubidearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Martxoaren 8ko martxa nagusia Bidasoan hasi da. Irungo Santiago zubitik abiatu da, eta Irun bera zeharkatu ondoren, Hondarribian bukatuko da.
Hondarribian hasi dira Martxoaren 8ko mobilizazioak. Emeki elkartearen atarian bildu dira herritarrak. Ondoren, eskualdeko martxarekin bat egingo dute.