[Galeria] Baserriz baserri puska biltzen aritu dira mairuak gaur goizean

Emeki elkarteak antolatuta, ohitura zaharra berreskuratu, mairuz jantzi, eta puska biltzeari ekin diote parte hartzaileek; ondoren, bazkaria egingo dute lortutakoarekin.

Mairuek baserri giroko euskal inauteria gogora ekarri dute beste urte batez. Mairuek baserri giroko euskal inauteria gogora ekarri dute beste urte batez.

Emeki emakumeen elkarteak mairuak berreskuratzearen aldeko apustua egin zuen iaz, eta aurten, horretan jarraitzea erabaki du. Jaizkibel kanpinean bildu eta baserriz baserri aritu dira puska biltzen. Eskean egin aurretik ordea, baserriko atarian erratza pasa dute parte hartzaileek, eta ondoren, dantza egin dute, fandango eta arin-arinarekin eskerrak emanez.

Baserriz baserri ibili dira parte hartzaileak goiz osoan zehar jana biltzen, baserritarren harrera beroa jasoz. Lortutakoarekin, bazkaria egingo dute Emeki elkartearen egoitzan. Ondokoak dira goizak utzitako mairuen zenbait irudi. 

Erlazionatutako edukiaTokiko ohiturari gorazarre
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.