Bi egunetan agortu ziren Hondarribiko Udalak antolatutako inauterietako herri bazkarirako sarrerak. Jendez gainezka zegoen Arma plaza gaur bazkalorduan.
Lantzeko inauteria Irunera iritsi da gaur Kemen dantza taldearen eskutik. Miel Otxin epaitu, eta sutara bota dute azkenean.
Emeki elkarteak antolatuta, ohitura zaharra berreskuratu, mairuz jantzi, eta puska biltzeari ekin diote parte hartzaileek; ondoren, bazkaria egingo dute lortutakoarekin.
Talde gutxik parte hartu duten arren, ez da ikuslerik eta animorik falta gazteek antolatutako parodian; Barrio Txinokuak taldea gailendu da azkenean.