2020/2/3

Larrialdi klimatikoari nola aurre egin aztertuko dute laugarren Uhinak kongresuan

Irailaren 30etan eta urriaren 1ean egingo dute Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Biltzarra, 'Larrialdi klimatikoaren aurrean ekiteko mugitzen gara' lelopean.

Zaldunbordako proiektuaren arriskuaz ariko dira bihar Palmera Monteron

Zaldunborda Gelditu herritar plataformak bilkura berezia antolatu du biharko (hilak 4). Irundar, gizarte eragile, alderdi politiko zein sindikatuei bertaratzeko deia luzatu diete.

Igandera arte luzatuko dute bizikleten erabilera kontrolatzeko kanpaina

Bereziki espaloiak behatzen ariko dira udaltzainak, bizikleta gaizki erabiltzen duten herritarrak ohartzen.

Bizikleten mantenurako gunea Bidasoa ibilbidean.

Bizikleten mantenurako dorrea jarri du udalak Bidasoa ibilbidean

Amute eta Jaitzubia lotzen dituen bidegorrian kokatutako beste zerbitzu dorrearekin bi dira dagoeneko bizikleten mantenura bideratutako guneak.

Hondarribiko harresiak

Harresiak berdez argiztatuko dituzte Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta

Gaur gauetik eta bihar goizera bitartean argi berdez argiztatuko dituzte harresiak mundu mailako egunarekin bat egiteko asmoz.

2018ko erakusleiho lehiaketan parte hartutako komertzioa.

Inauterietako erakusleiho lehiaketan izena emateko epea zabalik dago

Hilaren 15era arte izena eman dezakete txapelketan parte hartzeko interesa duten saltokiek, eta 17tik 25era bitartean apainduta egon beharko dute.

Ikasbasket Saskibaloia

Hondarribiko kirol emaitzak

Herriko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden emaitzak, senior eta gazte mailetakoak.

Irungo kirol emaitzak (2020-02-03)

Irungo futbol, saskibaloi eta eskubaloi talde nagusien asteburuko partiden emaitzak.

Gehiago