Higertokik ez ditu Plan Partzialaren gabeziak zuzendu eta ondorioz Sagarzazu alkateak atzera egin behar izan duela nabarmendu du Abotsanitzek.
Txomin Sagarzazu alkateak esan duenez, enpresa sustatzaileak ez ditu bete Zaldunborda Gaina eremurako Plan Partzialaren gabezien zuzenketak.
Azoka egin dute Hondarribiko merkatariek asteburuank, Santiago kalean. Udalak iniziatibareb balorazio baikorra egin du, Merkataritza zinegotziaren bidez.
Zalduborda. Hori izango da ostegunean Hondarribiko udaletxean egingo den udalbatzar monografikoaren gaia. 18:00etan hasiko da.
Musika eta Dantza Eskolako 20 flauta jotzaile eta bi txelista izango dira Kasino Zaharreko kontzertuan. Ostegunean da, 18:00etan.
Datorren ostegunean (hilak 19) Bronte liburu dendan aurkeztuko dute eleberri grafiko berria, 19:00etan.
Moby Dick zikloaren azken saioa egingo dute gaur Hondarribiko Udal Liburutegian. Koldo Almandozek sorkuntza tailerra dinamizatuko du.