'La trinchera infinita' film dramatikoa emango dute ostiralean

Zinemaldiko Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria eskuratu zituen Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien filmak.

'La trinchera infinita'

‘La trinchera infinita’ emango dute ostiralean

2019ko Zinemaldian saritutako La trinchera infinita proiektatuko dute ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan hasita.  Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga gipuzkoarrek zuzendutako lan dramatikoa da, eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria eskuratu zituen.

Espainiako gerraondoan kokatuta dago ikus-entzunezkoa eta ezkonberri den bikote baten inguruko istorioa azaltzen du. Francoren erregimenak gizonaren aurka har ditzakeen errepresalien beldur dela eta, haien etxebizitzan egindako zulo batean ezkutatzea erabakitzen du. Itxialdia 30 urtez luzatzen da azkenean.

Sarrerak lau euroan jarriko dira salgai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.