Prebentzioa, hautematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia esparruetan esku hartzea nabarmentzen ditu Hondarribiko Udalak bere osotasunean aurrera ateratako idatziak.
«Legeak %8tik jaistera» behartzen duela gogora ekarri du plataformak, eta udal gobernu taldeari «udal langileez ahaztu izana» leporatu dio.
Koalizio abertzaleak jarraipen batzordea sortuko duela udal taldearen baitan adierazi du, onartutako proposamenak «bete daitezen ziurtatzeko».
Fernando Belzunce Estonbak 'Askaingo tunelak' izeneko obrarekin irabazi du lehiaketaren laugarren edizioa. Baldintzak bete dituzten bost lan aurkeztu dira.
Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntza deialdiaren babesean burutuko ditu kontratazioak udalak; hondarribiarrak izatea eta langabezian egotea daude bete beharreko baldintzen artean.
Ingura sareen eta traineruen jatorri historikoa hizpide izan zituen atzo Xabier Alberdi adituak. Memoria berreskuratzearen eta Hondarribiko historia argitzearen aldeko ahalegina egin zuten Kultur Etxean bildutakoek.
Neguko Jardunaldien baitan aurreikusitako jardueren artean, bertso afaria antolatu dute Itsaslur elkarteak eta Hondarribiko Udalak biharko.
Irungo EAJ Udalintzagoaren eredua berrikusi behar dela uste du. Horretarako, alderdien, elkarteen eta herritarren adostasuna izango lukeen ituna nahi dute.
Colon pasealekuan saldu zuen Estefania Vilches saltzaileak txartel saritua, asteazkenean.
Julia Rodriguezek emango du Jaizkibel konpainiak antolatutako hitzaldia, gaur arratsaldean, 19:00etan hasita.