Marlaxkako Etxaniz eta Moreiro bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu dira
Gipuzkoako Xake Txapelketaren hirugarren mailako C taldeko bosgarren jardunaldia jokatu zuten asteburuan Kasino Zaharrean.
Hondarribiko Marlaxka Xake Klubeko jokalari ugari parte hartzen ari da Gipuzkoako Banakako Txapelketan. Hirugarren mailako C taldearen kanporaketak antolatzeko ardura esleitu zion Gipuzkoako Xake Federazioak Marlaxkari, eta bi jardunaldi besterik ez dira falta behin betiko sailkapena ezagutzeko. Momentuz, Jokin Etxaniz eta Silvestre Moreiro talde hondarribiarreko jokalariek bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte azken lehian, hurrenez hurren. Enrike Oiarzabal nazioarteko arbitroa epaile lanetan ari da, Daniel Garmendia eta Goio Uriarte arbitro laguntzaileekin batera.
Ondokoa da bosgarren jardunaldiaren behin behineko sailkapena: