2019/11/19

Iratxe Sorzabal espainiaratzea ontzat eman du Parisko Kasazio Auzitegiak

Iratxe Sorzabal espainiaratzeko Parisko Dei Auzitegiak emandako epaia ontzat eman du Parisko Kasazio Auzitegiak.

Irungo Musika Eskolan ere Iñigo Muguruza omenduko dute

Iñigo Muguruza gogoan izango dute ostegunean Irungo Musika Eskolan. 25 urtez bertako irakasle izan zen, gitarra elektriko eskolak ematen lehena.

Zaldunborda Gainan hondeamakinak lanean iragan urriaren bukaeran.
ZALDUNBORDA

«Berebiziko interesa» duten proiektuak batzordean lantzea galdegin du PSE-EEk

Zaldunbordako eta Gabarrariko beilatokiaren proiektuak dira taldeak zehaztutakoak; horien inguruko edozein erabaki hartu aurretik hirigintza batzordera eramatea eskatu dio udal taldeak alkateari.

Aurresku txapelketaren une bat Itsas Etxea Auditoriumean.

Beñat Salegik irabazi du Hondarribiko I. Aurresku Txapelketa Nagusia

Katerin Artolak eta Irati Olaizolak bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.

Haurren ongizateari begirako topaketa egingo dute Irunen

Haurren ongizatean eragina izan dezaketen gaiak landuko dituzte hilaren 30ean Palmera Montero gunean, egun osoko jardunaldian.

Hasi dira Tadeo Murgia eta Peio Bixente kaleak hobetzeko lanak

Tadeo Murgia kalean jada hasi dituzte lanak. Ondoren Peio Bixentekoak iritsiko dira; azken honetako lanak handiagoak dira, kale osoa berritu behar dutelako.

Beñat Olearen fantasia beldurgarria, CBAn

Beñat Olea sortzaile gaztearen beldurrezko ilustrazioak ikus daitezke hilaren 30era arte Irungo CBA udal liburutegiko hormetan.

Gipuzkoako Xake Txapelketaren bosgarren jardunaldia, Marlaxka

Marlaxkako Etxaniz eta Moreiro bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu dira

Gipuzkoako Xake Txapelketaren hirugarren mailako C taldeko bosgarren jardunaldia jokatu zuten asteburuan Kasino Zaharrean.

Gehiago