Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ortzadarra atera da gaur udaletxeko balkoian

LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala onartu dute talde politikoek. Egun osoz, ortzadarraren bandera zintzilik egongo da udaletxeko balkoian (5x3 metrokoa).

Aurten ere zintzilikatuko dute bandera.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2019/06/28

LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Irungo Udaleko zenbait talde politikok adierazpen instituzionala onartu berri dute. Egun osoz, ortzadarraren bandera zintzilikatuko dute udaletxeko balkoian (5×3 metrokoa) eta gaur gauetik bihar goizera bitarte kolore horiekin apainduko dute horma. Era berean, Gehitu elkartearekin elkarlanean, Urdanibia plazan postu bat jarriko dute, informazio, txapa eta kamiseta ugarirekin.

Ondorengoa da PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Podemos eta PP taldeek onartu duten adierazpena:

1978ko abenduaren 6an, Konstituzioak etapa baten hasiera markatu zuen, zeinetan botere publikoek askatasun eta berdintasun indibiduala egiazkoak eta benetakoak izateko baldintzak sustatu behar dituzten jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan, iritzian edo beste edozein ezaugarri edo zirkunstantzia pertsonal edo sozialetan oinarritutako inongo diskriminaziok iraun ez dezan. Hogei egun geroago, 1978ko abenduaren 26an, homosexualitateak delitu izateari utzi zion.

Duela 40 urte, 1979ko urtarrilaren 11ko EAOko argitalpen baten bidez, homosexualitateak legez kanpokoa izateari utzi zion, eta, hilabete geroago, beren kondizio sexuala eta genero kondizioa zirela-eta kartzelatutako pertsonak espetxetik irteten hasi ziren. Horrela, amaiera eman zitzaien hamarkadetako mespretxu, umiliazio, kartzelatze eta kriminalizazioari. Alabaina, LGBTIQ pertsonen kontrako jazarpenak iraun egin zuen, Eskandalu Publikoko Legearen bidez, zeina 1983an aldatu eta 1989an indargabetu zen.

Bestalde, aurten, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean Stonewall Inn tabernan (New Yorken) gertatu ziren istiluen 50. urteurrena da. Hain zuzen ere, egun hartan gertatutakoarengatik ospatzen da ekainaren 28an LGBTI komunitatearen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, komunitate horren eskubideak eta aniztasunean oinarritutako elkarbizitza aldarrikatzeko, orain arteko lorpenak ospatzeko eta oraindik lortzeko dauden eskubideak nabarmentzeko.
ILGA International Lesbian, Gay, Bisexual, Trans and Intersex Association elkarteak Estatu mailako homofobia 2019 txostenean dioenez, 70 herrialdek kriminalizatu egiten dituzte oraindik ere sexu bereko pertsonen arteko sexu harremanak, eta horietako hamaikak, heriotza zigorraz zehatzen. Gainera, LGBTI komunitateak ezin konta ahala gorroto krimeni eta oinarrizko eskubideen urraketa larriei aurre egin behar die beste hainbat herrialdetan.

Kontuan izan beharra dago gurean ere oraindik bizirik dirautela oinarrian sexu eta genero aniztasunaren kontrako intolerantzia duten gertakariek; horren adierazgarri, Barne Ministerioak eta Eraberean Tratu Berdintasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako Sareak gorroto delituei buruz argitaratutako txostenetako datuak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 2018an Euskadiko gorroto gertakariei buruz argitaratutako txostena.

Horregatik guztiagatik, adierazpen honen bidez, ekainaren 28an Lesbianen, Gayen, Bisexualen, Transexualen eta Intersexualen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta, zera adierazten du Irungo Udalak

1. Giza eskubideen unibertsaltasun printzipioarekiko konpromisoa adierazten du, eta ez du onartzen nolanahiko balio ideologiko, kultural, tradizional edo erlijiosoak baliatzea nolanahiko diskriminazioa justifikatzeko.
2. Oinarrian sexu orientazioa edo genero identitatea duen nolanahiko indarkeria gaitzesten du, indartsu gaitzetsi ere: indarkeria fisikoa, ahozkoa, umiliazioa eta mespretxua.

3. LGBTIQ pertsonen oinarrizko eskubideak babesteko Europa mailako zenbait urtetarako politika bat prestatzeko eta aplikatzeko eskatzen du, arreta berezia jartzen duena oinarrian sexu orientazioa edo genero identitatea duen askotariko diskriminazioan eta indarkerian.
4. Berdintasunaren, giza eskubideen eta LGBTIQ pertsonen oinarrizko eskubideen sustapenaren eta babesaren alde lan egiten duten hirugarren sektoreko antolakundeek egin duten eta egiten ari diren ekarpena, lana eta ahalegina aitortzen du.


5. Ekainaren 28an udaletxeko fatxada nagusian ortzadarraren bandera jartzea eta ekainaren 28tik 29ra bitarteko gauean fatxada ortzadarraren banderaren koloreez argitzea erabaki du.
6. Ekainaren 28an Urdanibia plazaren inguruan LGBTIQ komunitateaz sentsibilizatzeko materialak banatzeko stand bat jartzea erabaki du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.