"Herriko kohesio soziala mehatxatzen duen egoera" konpontzeko beharra nabarmendu dute koalizio subiranistako kideek.
Azken urteetan egin duten bezalaxe, udalari harrera egitea exijitu diote, alarde ez baztertzailea baita "bakarra gizonen eta emakumeek berdintasunean parte hartzea bermatzen duena ".
Orain dela 12 urte erabaki zuen irundarrak alarde ez baztertzailean lehen aldiz parte hartzea. Aurten lehenengoz zaldi gainetik egingo du desfilea, jeneral gisa.
Aurreko urteetan bezalaxe, Ararteko erakundeko Julia Hernandez Valles ordezkaria igandeko desfilean egongo dela jakinarazi dute, "berdintasuna hezurmamitzen, urtero ahalegintzen diren emakume eta gizonei laguntzen eta babesa ematen".
LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala onartu dute talde politikoek. Egun osoz, ortzadarraren bandera zintzilik egongo da udaletxeko balkoian (5x3 metrokoa).
'Moby Dick'-en zikloari begira eskulan tailerra egingo dute astearte goizean. Zuloaga Etxea apaindu nahi dute, itsaso bihurtu.