14:30ean ia puntu bat gora egin du parte hartzeak Irunen
Orain dela lau urte, 14:30ean, %34,86koa izan zen parte hartzea, eta gaur, %35,79koa (%0,93 hazi da).
Herritarren jarioa etengabekoa izan da goizean zehar Luis Mariano zentroan. Espainiako Gobernuaren datu ofizialen arabera, 2015eko parte hartze datuekin alderatuta, puntu bat hazi da aurtengo udal hauteskundeetako parte hartzea Irunen. Orain dela lau urte, 14:30ean, %34,86koa izan zen parte hartzea, eta gaur, %35,79koa (%0,93 hazi da).
18:00etan bigarren parte hartzearen datuen berri emango du HITZAk. Gauean berriz, emaitza guztiak hemen aholkatzeko aukera izango da. Hona, 2015ko udal hauteskundeetako emaitzak:


Bihar, paperean
Oarso Bidasoko HITZAk papereko edizio berezia argitaratuko du bihar [harpidedun ez direnek Berria egunkariarekin lor dezakete]. Bertan, Oarsoaldeko eta Bidasoko udal hauteskundeen emaitzak jasoko dira, baita zinegotzien banaketa zertan geratuko den.