PSE-EEk hauteskundeak irabazi ditu, 2015ko zinegotzi kopuru berbera lortuz. Bigarren postua garbi eskuratu du EAJk eta Elkarrekin Podemosek ia 2.000 boto galdu ditu.
2015eko udal hauteskundeetan, 18:30ean, %48,13koa izan zen. Gaur berriz, %48,56koa (0,43 hazi da).
Orain dela lau urte, 14:30ean, %34,86koa izan zen parte hartzea, eta gaur, %35,79koa (%0,93 hazi da).
Intzidentziarik gabe igaro da goizeko boto-ematea Irunen. 09:00etan zabaldu dituzte hiriko 21 mahaiak. 14:00ak inguruan HITZAk lehen parte hartze datuen berri emango du.
Alkatetza eta 25 zinegotzi postu daude jokoan gaur Irunen. 09:00etan zabalduko dituzte hiriko 21 mahaiak, eta 20:00ak bitarte bozka emateko aukera izango da.