Irungo alkate Jose Antonio Santanok Katea bisitatu du gaur. Kirol instalazioak eta auzoko elkartea hobetzeko asmoa du talde sozialistak.
Erreginaren Kopa irabazi berri duten Sandra Ramajo, Leire Baños, Sara Olaizola eta Erkuden Lasa irundarrek egingo dute agur ofiziala.
Irungo haur eta gazteen ongizateari begira jeltzaleek zehaztu dituzten proposamenen berri eman du EAJko alkategai eta bozeramaileak.
Bidasoa KM 0 egitasmoa eraikitzeko konpromisoa hartu du koalizioak. Bertako ekoizpena sustatu eta bertan kontsumitzeko kate ekonomikoak artikulatu nahi dituzte.
Emakumezkoen taldeei diru laguntzak emateaz gain, emakumezko talderik ez duten klub pribatuentzako laguntzak ezabatu nahi dituzte.
Hilabetero kalera ateratzen dira indar erakustaldiak eginez. Oraindik asko ez dutela lortu onartzen dute, baina bidean direla uste dute. Pentsio duinak eta blindatuak lortu arte ez dira etxera itzuliko.
Itxaropena tabernak mozorro festa handia antolatu du larunbaterako.
Irungo udalean ordezkaritza duten alderdi politiko gehienetako alkategaiek (Elkarrekin Podemos, EAJ, EH Bildu eta PP) gonbidapena onartu dutela diote, baina PSE-EEko alkategai Jose Antonio Santanok ez du baieztatu debatera joango denik.