San Isidro ospatuko dute baserritarrek asteazkenean
Urteroko ohiturari eutsiz, San Isidro Eguna ospatuko dute asteazkenean Hondarribiko baserritarrek. Jai giroan pasako dute goiz-eguerdia eta ondoren Alkartasuna elkartean bazkalduko dute.
10:30ean hasiko da jardunaldia, santuaren prozesioarekin eta zelaien bedeinkapenarekin. Aitor Mendiluze eta Beñat Lizaso bertsolarien laguntza izango du apaizak. Jarraian meza ospatuko dute santutegian.
Mezaren ondoren herri kirol festa izango da Guadalupen. Hodei Ezpeleta eta Felix Zubizarreta aizkolariak, eta Idoia Etxeberria eta Joseba Ostolaza harri jasotzaileak izango dira protagonista.