Denda berri horiek, alokairurako %50eko laguntza jaso dute lehenengo urtean (hileko 400 euro gehienez), eta hurrengo 12 hilabeteetan %25ekoa.
Bidasoak Bartzelonaren bisita jasoko du gaur Artalekun. Kataluniako taldeari gauzak zail jartzen saiatuko dira Jacobo Cuetarak entrenatutakoak.
Egiluze ikastetxeko 4. DBHko ikasleen oroimen historikoari buruzko film laburrak sortu dituzte. Ostiralean proiektatuko dituzte Itsas Etxean.
Emanaldi nagusia datorren igandean (hilak 24) izango da; omenaldi kontzertua eskainiko dute Carlos Apellaniz eta Marta Zabaleta pianistek.
Asteazken eta osteguneko lehen itsasgorak urteko altuenak izango direlako, arrisku horia ezarri du Euskalmetek kostaldean.