Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 17.000 bisitari baino gehiago jaso ditu aurtengo feriak, iazko datuak baino baxuagoak (2017an 18.000 lagunek bisitatu zuten).

Aurtengo azokaren irudi bat.
Atzo itxi zituen ateak hamahirugarren
Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokak. Lau egunez (ostegunetik igandera bitarte), Gabonetako erosketak egiteko aukera izan da, ehundik gorako postuetan. Elikagaiak eta gastronomiako produktuak, food-truck delakoak, estetika, dekorazioa, turismoa, moda eta osagarriak, etxerako apaingarriak, kirol arropa, oinetakoak, jostailuak, aisiari begirako produktuak, zerbitzuak… Denetarik izan da azokan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 17.000 bisitari baino gehiago jaso ditu aurtengo feriak. Iazko datuak baino baxuagoak izan arren (2017an 18.000 lagunek bisitatu zuten), urtez urte eskaintza goraka dola adierazi dute antolatzaileek, eta aurten, gertuko eskualdeko bisitarien kopuruak ere gora egin duela.