Herri galdeketan botoa eman zutenak, estatu burujabe eta independentearen alde
Atzoko herri galdeketan botoa eman zuten 4.890 irundarretatik 3.531k erantzunen barruan zeuden A aukeraren alde egin zuten.
- A aukera: ‘Euskal estatu burujabe eta independentea’, 3.531 boto.
- B aukera: ‘Estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan’, 882 boto.
- C aukera: ‘Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa’, 415 boto.
- Zuriak: 23 boto.
- Baliogabeak: 39 boto.