Alarde parekideko konpainiak 20.enez desfilatu du gaur Irungo kaleetan barrena. Espaloiak jendez bete dira, alarde ez baztertzaileari babesa emateko.
Alarde parekideak aurrez jakinak ziren babesak izan ditu gaur, eta betiko hutsuneak. Hala ere, harro eta pozik atera dira ehunka emakume eta gizonak.
Udaletxeko balkoia bete-bete dago alarde baztertzaileari harrera egiteko. Alkateaz gain, EAJko eta PPko Irungo kideak ere daude.
Goiz goizetik atera dira kalera irundarrak alardea ikusteko. HITZAk irudi sorta bildu du goizeko desfilean.
Alarde parekidea 10:20an aterako da Urdanibia plazatik, arrankadarekin. 12 konpainiak ari dira jada bertara iristen, festa giro alaian.