Euri asko egin du gau egunean zehar. Irunen, batez ere, Jaitzubia inguruan izan dira arazoak: Txingudi Ikastolak eskolak eten behar izan ditu.
Señor de Anzarate kalean erori den zuhaitza.
Irungo Udalak gaur egunean zehar euriteak eta haize bortitzak egindakoen balorazioa egin du. Esan duenez, Jaitzubia eta Olaberria izan dira gunerik kaltetuenak, horietan ur putzu handiak eta Jaitzubiako kasuan bertako errekaren gorakada izan direlarik: bertan, Txingudi Ikastolako pista hartu du urak, eta arratsaldean ez da eskolarik izango ikastetxean. Bertan zer gertatzen ari den ikuskatzen ari dira uneoro Udaltzaingoko eta Babes Zibileko kideak. Gaur, egunean zehar (14:00ak arte), hirian 63 euri litro egin ditu metro koadroko; Gipuzkoako daturik altuena da.
Hala ere, antza, baretu egin da Jaitzubia errekaren ur kopurua, 14:30ean maila berdera jaitsi delako. Baina erne, arratsalderako uraren gorakada espero dutelako, itsasgora 16:20 inguruan delako, besteak beste.
Señor de Anzarate kalearen atzealdean, bestalde, zuhaitz bat erori egin da, eta bertan zeuden hainbat auto kaltetuak izan dira; Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertan izan dira egoera konpontzeko beharrezko lana egiten.
Jarraian, albiste honekin lotura duten beste albisteak.