[Bideoa] Bihar ez da azokarik izango, eguraldiagatik

Errepide moztua

Guadalupeko errepidea moztu behar zian dute, luiziengatik

Asteazkeneko azokarik gabe geratu dira aste honetan Hondarribian. Eguraldiagatik, bihar ez dira baserritarrak Damarri plazara hurbilduko. Nahiko lan izango dute euriak eragindakoak zuzentzen. Biharko, gainera, antzerako ikuspegia iragarri dute.

Egun oso konplikatua ari da izaten Hondarribian, beste inon baino euri gehiago ari delako Bidasoan botatzen. Oraindik goiz da kalteak zenbatzeko, okerrena ez baita pasa; 14:17an izango da itsasgora. Erauntsiak hainbat luizi eragin ditu, eta zenbait errepide moztuta daude. Jaitzubia da auzorik kaltetuena momentuz.

Beheko bideoan, goizean Iterlimenen sortu den ur jauzia ikus daiteke. Sare sozialen bitartez iritsi zaigun bideoa da (ezin izan dugu egilea nor den jakin).

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend