[BIDEOA] Egoera zaila da Hondarribiko zenbait auzoetan

Euria

Euriak lokatz asko ekarri du Jaizkibeldik itsasoraino

Euriteak zailtasun ugari eragin ditu gaur Hondarribiko zenbait auzoetan. Dagoeneko metro koadroko 50 litro baino gehiago jaso dira Bidasoa arroan, eta Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du. Itsasgora ordubiak eta erdiak aldera izango da, ordura arte behintzat egoera ez da baretuko.

Euri asko botatzen ari da eta urak harriak ekarri ditu menditik Hondartza auzora. Higer bidea erreka bilakatu da hainbat eremutan eta langileak urak menditik ekarritako harriak eta lokatza garbitzen ari dira. Arreta handiz gidatu behar da Jaizkibel magaleko auzoetan. Argazkian eta bideoan ikusi daitekeenez, itsasoaren kolorea aldatu du menditik iritsitako erauntsiak.

Baina arazo gehien landa eremuan izaten ari dira. Jaizkibelen zenbait luizi gertatu dira eta orain arte baserrietan zein eragin izan duten aztertzen ari da udala. 13:00etan Guadalupeko errepidea itxi behar izan dute.

Bestalde, Jaitzubia erreka bere bidetik atera da leku askotan, eta auzoko bide asko moztuta daude, horien artean Urdanibia hotel ondoko errepide azpiko pasabidea eta Endanearako pasabidea. Txingudi ikastola inguruan ur asko pilatzen ari da eta arratsaldean ez da eskolarik izango.

Egoeraren berri uneoro izateko, jarraitu @hondarribihitza Twitterren.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend