Hamarka lagun bildu ziren 'Iratxeren aurkako euroagindurik, torturarik ez' lelopean, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Iratxeren lagunek deitutako mobilizaziori erantzunez.
Jende mordoak hartu zuen larunbateko manifestazioan. Argazkia: Irungo EH Bildu.
Joan den larunbatean (hilak 2), Iratxe Sorzabal euskal preso irundarraren egoera salatzeko manifestazioa egin zuten Irungo kaleetan barrena. Hamarka lagun bildu ziren ‘Iratxeren aurkako euroagindurik, torturarik ez’ lelopean, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Iratxeren lagunek deitutako mobilizaziori erantzunez.
Parisko Helegite Auzitegiak irundarraren kontrako hiru
euroaginduak eztabaidatu zituen joan den ostegunean (maiatzak 31), eta kasuaren epaia udararako atzeratzea erabaki zuten. Irailaren 26an hartuko dute erabakia.
Manifestazioa Colon pasealekutik.