Kaleko espaloia handitzen ari dira (eskuineko aldean, topoaren ondoan). 2,30 zabalerako espaloia izango da, eta orotara, 180 metroko luzera izango du.
Balleneros kaleak egun duen itxura.
‘Alkatea auzoetan’ programan jasotako eskakizuna izan da Balleneros kalea berritzen hastea. Irungo alkate Jose Antonio Santano eta Mugikortasun, Bide Publiko eta Obren ordezkari Cristina Labordak obrak bisitatu dituzte, Belaskoenea Auzo Elkarteko zenbait kiderekin batera.
Zehazki, kaleko espaloia handitzen ari dira (eskuineko aldean, topoaren ondoan). 2,30 zabalerako espaloia izango da, eta orotara, 180 metroko luzera izango du. Era berean, espaloi berria eraiki ahal izateko, 50 metroko pareta bat mugitu behar izan dute eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) 30 metro koadro okupatu dituzte.
Udaletik adierazi dutenez, mugikortasuna eta segurtasuna erraztuko dute espaloi berriarekin. Obren azken fasean murgildu dira jada, eta eta soilik azken zertzeladak falta direla jakinarazi dute. Obrarako, 120.000 euro inbertitu ditu udalak.