Harrera beroa egin diote Javier Agirreri udalean

Aurreskuarekin eman zioten ongi etorria irundarrari. Ondoren, Irunera ekarritako saria eta egindako lana eskertu zioten argazki zuzendariari.

Javier Agirre, udaleko zinegotziekin.

Atzo, Irungo Udaleko talde guztiek harrera egin zioten Handia filmeko argazki zuzendariari. Joan den hilaren 3ko Goya sarietan, argazki zuzendari onenaren saria jaso zuen irundarrak. Aurreskuarekin eman zioten ongi etorria irundarrari udaletxe azpiko arkupetan. Ondoren, udalean bertan, Irunera ekarritako saria eta egindako lana eskertu zioten argazki zuzendariari. Irundarrak talde guztiko sinadurekin Handia filmaren poster bat oparitu zion Jose Antonio Santano alkateari; alkateak berriz, irundar guztien izenean, San Juan Arri-aren erreplika bat oparitu zion Agirreri.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.